Euskarazko software katalogoa
- UEU-ren eskutik: software orokorra, aplikazioak, edukin-aurkezpenerako CD-ROM multimedia, eta atal bereizi baten hezkuntzako softwarea.
All4you - Freeware aplikazioak, nazioarteko gune batean, baina euskaraz azalduta.
Audacity euskaraz - Soinuak grabatu eta editatzeko software askea eta iturburu irekiduna; Windows, Linux eta Mac OS X sistemetarako.
Eki Software - Oiartzundik, diseinua, programazioa eta software programatxoak.
ESI - Software Institutu Europarra - Zamudioko Parkean kokatua. Ingelesa da lan hizkuntza European Software Institute delako honetan, baina orri honetan informazio apur bat aurkituko duzu euskaraz.
Euskararen Hotsak - Euskararen Hotsak lanak euskal hizkuntzaren hots propioak, euskalki denak kontutan hartuz, medio anitzeko euskarrian aurkeztea du helburua. Deustuko unibertsitatetik ekoiztu den CD-ROM bat.
Informatika programa lagungarriak itzultzaileentzat - EIZIEk gomendatutako softwarea.
Kapsula - Dokumentu-baseak kudeatzeko softwarea. Ametzagaiña taldeak garatua.
Klik 3.0 - Hezkuntzarako programa euskaratua, beta bertsioa.
Klik aplikazioak: Zatigarriak eta zatikiak / Etxea - Heziketarako softwarea. Gaztelerazko, galizierazko eta katalanezko aplikazioak ere badaude.
LDP Euskaraz - Linuxen Dokumentazio Proiektuko eskuliburuak eta laguntza gidak euskaraz.
Mailman Euskaraz proiektua - Posta zerrendak kudeatzeko programaren euskaraketa proiektua.
Mozilla Gehigarriak euskaraz - Firefox, Thunderbird, Mozilla Suite, SeaMonkey, NVU, Netscape edo Flock programetan instalatu daitezkeen, hirugarrengoek egindako eta programek ez dituzten ahalmenak gehitzen dizkieten doako programatxoak.
Office 2003rako euskarazko interfaze-paketea - Microsoft Office 2003rako euskarazko interfaze-paketeak euskarazko erabiltzaile-interfaze bat eskaintzen du Microsoft Office Standard Edition 2003ko aplikazio gehienetarako; Windowserako.
phpBB euskaraz - Webguneetan eztabaidaguneak jartzeko doako tresna.
QCAD euskaraz - Lehenengo euskarazko CAD programa, Linuxpean erabiltzeko.
Transparence egitasmoa - Softwarearen Berrebilpenerako Injenierutzako egitasmoa, Ametzagaiña taldeko I + G atalean landua. Berrerabilpeneko teknikei dagokienez plataformen arteko eramangarritasuna lantzen ari da. Software-garapeneko sistemen aldetik, Xmaisu programa gehitu berri zaio Transparence inguruneari.
Tuxpaint euskaraz - Irudi edizio programa erabilterraza, umeek erabiltzeko aproposa; Windows, Linux, Mac OS X, BeOS, FreeBSD, NetBSD eta Zaurus sistemetarako.
WordPress-Eu - Euskal WordPress zaleen txokoa.
Xuxen - Eusko Jaurlaritzak finantzatutako zuzentzaile ortografikoa. Microsoft Word, OpenOffice, Word X eta on-line bertsioak.